dibisio

iz. 1. BIOL. Landare eta onddoen taxonomian, erreinuak banatzen diren kategoria handiena, klasez osatuta dagoena. Beste erreinuetako filumari dagokio. 2. MIL. Armada operatibo baten unitate organiko nagusia, buru bakar baten agindutara dagoena eta arma guztietako tropa eta zerbitzuek osatzen dutena. • dibisio korazatu. Gerra-gurdiz edo airegarraiatutako ibilgailu blindatuz osatutakoa. || dibisio motorizatu. Kamioiz edo ibilgailu bereziz garraiatzen den tropa.



Atzera