Midas

Antz.ko Greziako zenbait kondaira zaharretako pertsonaia nagusia. Bere eskabidez, Dionisos jainkoak emandako ahalmenari esker, ukitzen zuen oro urre bihurtzen omen zuen. Marsias satiroaren eta Apolo jainkoaren arteko musika-lehiaketan Marsiasen txirularen aldeko iritzia eman zuen Midasek; Apolok, haserreturik, asto-belarriak ezarri zizkion.



Atzera