Minos

Mitologia grekoan, Kretako erregea, Zeus eta Europaren semea. Poseidon jainko grekoaren laguntzaz eskuratu zuen erresuma; Knosos zuen hbru. Bere jakinduria eta zuzentasunagatik nabarmendu zen bizitzan eta, hil ondoren, Eako eta Radamantorekin batera Infernuko epaile izan zen. Knososen eginiko indusketetan azaldu denaren arabera, Brontze-Aroko Kretako subiranoen dinastien titulua zen Minos.



Atzera