Nabarra

Euzko Jaurlaritzaren itsas armadaren bou armatua; bi kanoiz hornitutako bakailao-untzia zen. 1937an, beste hiru bourekin, Euzko Jaurlaritzako Galdames posta-untziaren eskolta-lanetan ari zela, nazionalen Canarias gurutzuntziak eraso zien; posta-untzia laino artean ezkutatu zen. Nabarrak gogor eutsi zion erasoari ia hondoratu zen arte. Tripulazioaren erdia hil eta gainerakoak preso hartu zituzten.



Atzera