Nankin

pinyinez Nanjing. Txinako erdialdeko hiria, Jiangsu prob.ko hbru., Ibai Urdinaren ertzean; 2.090.000 bizt. Portua. Nekazaritza. Industria kimikoa. Kultur gune garrantzitsua. Ming dinastiaren garaian hiri oparoa izan zen eta, Txinako hbru. 1450era arte eta 1928-49 bitartean. Hiri honetan aldarrikatu zen Txinako Errepublika (1911). Nankingo itunak (1842) britainiarren esku utzi zuen Hong Kong.



Atzera