Odoakro

(?, ~434 - Ravenna, 493). Heruloen erregea. Romulo Augustulo tronutik bota zuenean (476), Mendebaldeko Inperioari amaiera eman zion. Ekialdeko enperadore Zenonek Odoakroren boterea ikusirik, Teodoriko ostrogodoa bidali zuen haren aurka borrokatzera. Ravennan setiatu (490-93), tronua uztera behartu eta hil egin zuten.



Atzera