Romulo

Erromatar mitologian, Rea Silvia eta Martitz-en semea eta Remoren anaia bikia. Bi anaiek Erroma fundatu zuten. Jaio berritan gurasoek zapuztuta, otseme batek hazi zituen. Otseme hori da, bi umeak ugatzetan dituela, Erroma hiriaren sinboloa. Tradizioaren arabera, Romulo izan zen Erromako lehen erregea; erromatarrek jainkotu egin zuten.



Atzera