Pozzo di Borgo, Carlo Andrea, kondea
Diplomatiko korsikarra (Alata, 1764 - Paris, 1842). Korsikaren independentziaren aldekoa zen, eta 1796an atzerriratu egin behar izan zuen. Alexandro I.a tsarraren zerbitzura egon zen. Bernadotterekin Napoleonen aurkako aliantza sinatu zuen 1812an, eta 1814an behin-behineko gobernu frantseseko komisario izendatu zuten. Errusiako enbaxadorea izan zen Parisen (1815-34) eta Londresen (1834-39).
Atzera