Puyi

(Pekin, 1906-67). Txinako azken enperadorea (1908-12). Errepublikaren aldeko iraultzaren ondorioz utzarazi zioten agintea. Japoniarrek Mantxukuoko erregeorde (1932) eta enperadore (1934-45) izendatu zuten. Sobietarrek atxilotu eta gobernu txinatar komunistaren esku utzi zuten. Fushunen preso egon ondoren (1949-59), Pekingo lorategi botanikoan egin zuen lan.



Atzera