Reichstag
1806ra arte Erromatar-Germaniar Inperio Sainduko dieta eta, 1867-1945 bitartean, Alemaniako Parlamentuaren izena. Berlinen zuen egoitza. - Reichstag-en erretzea. 1933an naziek xaxaturik, Reichstag jauregiari su eman zion gizon batek; ekintza hartaz baliatu ziren naziak Alemaniako alderdi komunista debekatu eta errepresioaldi bortitzari ekiteko.
Atzera