Sagarbinaga, Joan
Arkitekto bizkaitarra (Busturia, 1710 - Salamanca, 1797). Madrilgo Jauregi Berria eta Aranjuezko jauregiaren eraikuntzan parte hartu zuen (1733). Burgosko katedralaren fatxada gotikoa berritu, Burgosko Santa Tekla kapera eraiki eta beste obra asko egin zituen: zubiak, hobiak, galtzadak eta eraikuntza zibil, militar eta erlijiosoak. San Fernando Akademiako kide izendatu zuten 1776an.
Atzera