Sagarminaga, Fidel

Politikari bizkaitarra (Bilbo, 1830-94). 1868ko Iraileko iraultzaren ondoren Bilboko alkatea izan zen. Karlistaden ondorioz foru-erregimena galdutakoan, normaltasun juridikoa ezarri nahian Madrilera joan zen (1876), baina Cánovas del Castillo lehendakariarengandik ez zuen ezer lortu; Bilbora itzuli eta Bizkaiko diputatu egin zuten. "Euskalerria" elkartea sortu zuen, foru-mugimendua bultzatu eta antolatzeko. Memorias históricas de Vizcaya (1870) eta El gobierno y el régimen foral del Se-or'o de Vizcaya desde el reinado de Felipe II hasta la mayor'a de edad de Isabel II idatzi zituen (1880).



Atzera