foral

1. izond. Foruari dagokiona. 2. iz. (pl.) 1784an, ordena publikoa mantentzea eta gaizkileak harrapatzea helburu izanik, Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako goardia. 1872an Guardia Foral izena eman zitzaion eta 1877an minoi izenez ordezkatzea agindu zen.
Ordena publikoa mantentzea eta gaizkile eta kontrabandistak harrapatzea zen guardiaren helburu nagusia. Independentzi gerran, Napoleonen aginduz, desagertu egin zen, baina gerra amaitu ondoren eta 1814ko errege-agindu bati jarraiki berregituratu egin zen. 1848 bitartean hainbat aldiz desagertu zen, baina geroztik hedatu egin zen; 1872an Guardia Foral izena eman zitzaion. 1877an minoi izenez ordezkatzea agindu zuen Jenaro Quesada jeneralak (1818-89).
foralismo




Atzera