Sagarna, Andoni
Euskal idazle eta injineru gipuzkoarra (Donostia, 1947). Elhuyar Kultur Elkarteko sortzaileetakoa eta lehendakaria izan zen (1985-94). 1981etik aurrera UZEIn terminologi eta lexikologi alorrean lanean aritu da eta bertako zuzendari teknikoa izan da 1992 bitartean. Informatika euskararen inguruko ikerkuntzan erabili eta euskal kulturaren tresna izan dadin eta informazio-teknologia berrien zirkuitu eta merkatuetan euskarak tokia izan dezan dihardu lanean. Zientzia eta teknikaren inguruko artikuluak eta liburuak (Soinuaren Fisika, 1975; Fisika Hiztegia, 1980), euskarari buruzko eta terminologiako lanak (Euskara XVIII. mendean, 1984; Terminologiaren teoria orokorra, 1985; Zientzia eta Teknika (Laneko Euskara), 1986) eta bestelakoak idatzi ditu (Soziologiaren hastapenak, 1970). Euskaltzain urgazlea da.
Atzera