Sirakusa

Italiako hiria (Sizilia), izen bereko prob.ko hbru., Mediterraneoaren ertzean; 125.000 bizt. Greziarren eta erromatarren garaiko aurriak, Erdi Aroko eraikinak eta Ortigiako katedrala. K.a. VIII. m.an sortutako Korintoren kolonia izan zen. K.a. V. m.rako Sizilia osora zabaldua zuen bere nagusitasuna. Erromak Bigarren Gerra Punikoan konkistatu zuen, denbora luzez setiatuta eduki ondoren (K.a. 213-212).



Atzera