Zabal (bihilabetekaria)
Euskarazko bihilabetekaria, 1973an Baionan sortua. Aldizkari abertzale-sozialista zen; Hego Euskal Herritik arazo politikoengatik Iparraldera ihes egindakoek eta bertako abertzaleek parte hartu zuten. Euskal Herriaren egoera sozio-politikoaren eta kulturalaren berri eman eta horri buruzko iritzi kritikoa zabaltzea zuen helburu. 1976an desagertu zen.
Atzera