Zamacois Zabala, Eduardo
Pintore bizkaitarra (Bilbo, 1841 - Madril, 1878). Madrilen arte ederretako ikasketak egin zituen. Parisen garaiko artistekin harremanak izan zituen (1861). Genero-pintura landu zuen, koadroei ukitu bizi eta alaia emanez eta honek ospe handia eman zion; Charles Dickens-ek El guarda campestre koadroa erosi zion 1872an. Gaixoturik Madrilera itzuli zen (1875) eta Madrilen eta Parisen bizi izan zen. 1877ko Munduko Erakusketara koadroak eraman zituen. Gorteko gaiak (La Visita inoportuna) eta gai historikoak (Episodio de la Guerra de la Independencia) landu zituen; baita erretratuak ere.
Atzera