Zangozaldea
Nafarroako E-ko eskualdea, Zaragozako mugan (Zangozako mer.); 329 km2, 6.581 bizt. eta zazpi udalerri: Esa, Galipentzu, Kaseda, Ledea, Petilla, Xabier eta Zangoza. Klima eta laborantza mediterranearrak dira, I-koa izan ezik: zerealak, mahastiak, olibondoak eta ureztapeneko laborantza (zerealak, barazkiak). Industria gutxi dago: Ledea, Kaseda eta, batik bat, Zangoza dira industriguneak.
Atzera