Zubiria Ibarra, Tomas

Enpresari eta politikari bizkaitarra, Bilbon jaioa (XIX-XX. m.). Altos Hornos de Vizcaya S.A. enpresako administrazio-kontseiluko kidea (1896) eta gero lehendakaria izan zen. Sociedad Española de Construcción Naval enpresa sortu (1908) eta zuzendu zuen. Inguruko enpresa eta banku garrantzitsuetako zuzendaria (Compa-'a Española de minas del Rif) edota kontseilukidea izan zen (Banco de Vizcaya, Sociedad Española de Construcción Babcok Wilcox, Sociedad Española de Ferrocarriles Vasco-Asturiana, etab.). Politikan, Gorteetako diputatu eta errege-senadorea izan zen.



Atzera