akorde
iz. MUS. Harmonikoki konbinatutako hiru nota desberdin edo gehiagoren multzoa. • akorde bostun gehituko. Hirudun maiorraz eta bostun gehituaz osatua. || akorde bostun gutxituko. Hirudun minorraz eta bostun gutxituaz osatua. || akorde dominante zazpidun. Dominantearen gainean eraikitako lau notako akordea, dominantearen eta laugarren notaren artean zazpidun minorra duena. || akorde perfektu. 1., 3. eta 5. graduez osatua. Hirugarren graduak sortzen duen bitartearen arabera, akorde perfektu maiorra ala minorra izango da, hiruduna maiorra ala minorra denaren arabera. || akorde zazpidun. Eraikia dagoen notaren gaineko zazpigarren gradua duena.
Atzera