albatros

iz. ZOOL. Diomedeidoen familiako itsas hegaztien izen arrunta. Tamaina handikoak dira eta 4 m-ko hego-luzera izan dezakete. Lumajea argia da gorputzean eta iluna hegoetan. Hego hemisferioko itsasoetan eta Ipar Barean bizi dira eta umatzeko soilik lurreratzen dira.



Atzera