arekazeo

iz. eta izond. BOT. Monokotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Diametro konstantea izan ohi duen zurezko zurtoin adarkatugabea dute eskuarki. Hostoak pinatuak edo palmatuak dira, peziolo luzea dute eta koroa terminaletan hazten dira. Tropikalak edo subtropikalak dira eta bere baitan palmondoa hartzen duen Arecaceae familia osatzen dute.



Atzera