argizaiol

iz. Hilobian edo elizan, familiak bere hilei eskaintzen dien argizari-bildumena biltzen den ohola, gehienetan landua.
Euskal tradizioko eta eskulangintzako elementu garrantzitsua da. Forma desberdinekoak (zoomorfoak edota antropomorfoak) izan daitezke, gehienetan landua bada ere, apaingarririk gabea ere izan litezke. Dena den, ohizkoenak eskuz hartzeko helduleku bat, argizari-bildumena biltzeko atal apaindu gabea eta aurreko eta atzeko atalak apainduak dituzten oholak izaten dira. Apaingarriak (arrosetoiak, gurutzeak, lauburuak, hostoak, etab.) kutxa, gurutze, estela, etab.etan erabiltzen diren berdinak dira.




Atzera