gurutze

iz. 1. Bi marrak elkartzut elkar ebakitzen dutela osatzen duten irudia, hainbat kulturatan esanahi desberdineko ikurra dena (kristau-erlijioan ikur nagusia da). 2. Lurrean zut finkatutako habe batez eta zeharka ezartzen zaion ohol batez osatutako tresna, bertan lotu edo iltzatutako gaizkileak hiltzeko, erromatarrek batez ere, erabiltzen zutena; bereziki, Jesu Kristo hil zena. 3. Jesu Kristo hil zen gurutzea edo besteren bat irudikatzen duen oroitarri edo apaingarria. Ernioko gurutzeak. 4. (hed.) Pairatu behar diren neke eta nahigabeen multzoa. 5. KIR. Gimnasian, eraztunetan egiten den ariketa, besoak zabalik eta gorputzarekiko elkartzut daudela burutzen dena (buruz behera egiten bada, alderantzizko gurutze esaten zaio). • bizkar-gurutze. Koadrupedoen bizkarraldeko gunerik altuena, non aurrealdeko gorputz-adarrak bizkarrezurrarekin elkartzen diren. || gurutze-bide. ERL. Jesu Kristoren Nekaldia irudikatzen duten hamalau gurutze edo irudiz seinalatutako bidea edo ibilbidea. || gurutzearen seinale. Gurutzea irudikatuz egiten den keinua (adib., sendotza ematean bekokian egiten dena, aitaren egiten denekoa, etab.) || Maltako gurutze. TEKNOL. Gurutze-formako engranajea, biraketa-higidura jarraia biraketa-higidura eten bihurtzen duena. • GURUTZE SANTUAREN EGIN. Nork bere bekokian, ahoan eta bularrean gurutzearen seinale bana egin.



Atzera