zeharka

adb. 1. Bide zuzenari buruz, alde batera eta bestera joanez. Zeharka nindoan mendian gora, gainera errazago heltzeko. 2. Zuzena edo aurrez aurrekoa ez den norabide batez, saiheska. 3. Hitz egitean, harira jo gabe, inguru-minguru aritzea. Esazu esatekoa zeharka ibili gabe. 4. ERAIK. Zabal baino luzeagoak diren piezak, bereziki adreiluak, jartzeko modua adierazteko hitza, piezaren alde luzeena paramentuari elkarzut jartzen dela adierazten duena. Adreiluak zeharka jarri.



Atzera