seinale
iz. 1. Zerbaiten adierazgarria; zerbait adierazteko, agindu bat emateko, zerbaiti buruzko abisua emateko, etab. erabiltzen den zeinu edo ikurra. 2. Zerbaitek duen edo zerbaiti jartzen zaion ezaugarri edo marka, besteen artean bereizteko. 3. (Ipar.) Orbaina. 4. Bide, bidegurutze, errepide, etab.etan ibilgailuen zirkulazioa erregulatzeko eta bideratzeko, arrisku edo trabaren bati buruz ohartarazteko edo, oro har, trafikoari dagokion edozein aholku edo abisu emateko erabiltzen den plaka edo disko adierazgarria. Trafiko-seinalea. 5. INFORM. eta TELEKOM. Tresnaren batek edo gizakiak ezagut dezakeen magnitude baten iraupen mugatuko aldakuntza; beronek informazio jakin bat darama berarekin. • gurutzearen seinale. Ik. gurutze. || seinaleen nazioarteko kode. Itsasontziek elkarren artean komunikatzeko erabiltzen duten seinale konbentzionalen multzoa.
Atzera