zeinu
iz. 1. Zerbaiten adierazgarri erabiltzen den ikur edo ezaugarria. Puntuazio-zeinuak. 2. Idaztean edo inprentan erabiltzen diren karaktereetako bakoitza. 3. (BN) Bekozkoa. Zeinu gaiztoa. 4. (BN eta Z) Kanpaia. Zeinua entzun nahi ez duenak, ez soka tira. Zeinu-mihia. 5. ASTRON. Zodiakoaren hamabi zati berdinetako bakoitza; zati horietako bakoitza irudikatzeko erabiltzen den irudia. Zodiakoko zeinuak. 6. ERL. Sentimenez hautemangarri ez den zerbaiten ezaugarri den ekintza, keinua, hitza edo bestelako seinalea. 7. HIZKL. Adierazle eta adieraziaren arteko elkargoa osatzen duen unitate linguistikoa. Saussureren ustez bi dira haren ezaugarri nagusiak: hautazkotasuna eta linealtasuna. 8. MAT. Zenbaki bat positiboa ala negatiboa den adierazteko erabiltzen den ikurra. Hurrenez hurren (+) eta (-) dira eta zenbakiaren aurrean edo gainean jarri ohi dira.
Atzera