ikur

iz. 1. Zerbaiten adierazgarri den irudizko zeinu, izaki bizidun edo gauza. Balantza justiziaren ikurra da. 2. Bereziki zientzia eta teknikan erabiltzen den letra, letra-multzo edo zeinu grafikoa, kontzeptu, magnitude, unitate, etab.en adierazgarri dena (laburdurak ez bezala, bukaeran punturik gabe idazten dira). Fe burdina elementuaren ikur kimikoa da. • ikur-taula. INFORM. Mihiztatzaileak, iturburu-programan agertzen diren ikur guztiak eta haietako bakoitzak memorian duen helbidea gordetzeko eraikitzen duen taula.



Atzera