arin (izond.)

izond. 1. Pisu edo astuntasun gutxikoa, erraz jasotzen dena. 2. Larria ez dena. Bekatu, neke, oinaze arina. 3. Erraz eta bizkor higitzen dena. Esku arinak ditu. 4. Heldutasunik gabea; zentzu gutxikoa. Ez fidatu horrekin, arina da eta. 5. Behar den ardura gabe egina. 6. Koipea edo azukrea erabat edo partzialki kendu zaion elikagaia. Gurin arin(du)a. 7. Dentsitate txikikoa. Metal arina. 8. KIR. Kirol batzuetako pisu-kategoria -boxeoan, W.B.C. erakundearen profesionalen mailako sailkapenean 61,235 kg artekoa (135 libra), superluma-pisuaren eta pisu superarinaren arteko kategoria-. • ARINARI EMAN. (B) Korrika ihes egin.



Atzera