barra 2
iz. 1. Luzean lodian baino neurri askoz handiagoa duen pieza zilindriko edo prismatikoa. 2. Taberna, kafetegi, etab.etako salmahaia. 3. KIR. Pertika- eta altuera-jauzian, gainditu beharreko altuera mugatzeko erabiltzen den haga. • KIR. barra (paralelo) asimetriko. (pl.) Emakumezkoen gimnasian, altuera desberdineko barra bertikaletan barra paralelo finkoak dituen tresna. || barra finko. Gizonezkoen gimnasian, bi barra bertikalen gainean barra horizontala duen tresna. || barra paralelo. (pl.) Gizonezkoan gimnasian, altuera berdineko barra bertikalen gainean bi barra finko eta paralelo dituen tresna. || oreka-barra. Emakumezkoen gimnasian, bere gainean oreka-ariketak egiten direneko barra horizontala.
Atzera