bazkari
iz. Eguerdiko otordua. Bazkaria egin, prestatu. • bazkari-lege. Bazkaria, bereziki ez oso oparoa, edo bazkaltzeko ohitura. Beren bazkari-legea hartzeko eseri ziren lurrean. || bazkari-pasada. Bazkari-legea. • BAZKARITAN. Bazkaltzen, bazkarian. Ehun baino gehiago omen dira bazkaritan. || BAZKARITARA. Bazkaltzera, bazkarira. Herri honetan bazkaritara norbait eraman nahi denean, nola esaten zaio?
Atzera