behera 1
adb. 1. Behean den tokira; baxuago dagoen tokira (postposizioan, aurretik duen izen-sintagmak -n, -z, -tik edo ¯ atzizkiak har ditzake). Behera jaitsi. Aldapan behera erori zen. Maldaz behera zeramaten arrastaka. Aldatz(a) behera doaz. 2. Gaitzespena adierazteko hitza. Behera diktadura! • BEHERAGO. 1. Beste bat baino baxuago dagoen tokira. Zenbat eta beherago joan, epelago. 2. Beste bat baino baxuago dagoen tokian. Txabola berrehun metro beherago zegoen. || BEHERAGOTIK. Beste bat baino baxuago dagoen tokitik. Berrogei bat metro beheragotik igaro zen Piarresen arerioa.
Atzera