bete (izond.)

1. izond. Ahal adina duena. Agur Maria graziaz betea. 2. izond. Hutsunerik gabea, osotasuna duena. Ilargi betea. 3. izond. Ondo hornitua, biribila, ederra. Jaialdi betea. 4. izond. Adimenez normala (bereziki ezezko esaldietan). Mutil hori ez da oso betea. 5. izond. Zerbaiten erdigunea, unerik bizien eta gorena (bereziki -n kasu-atzizkiaz). Plaza batean ibiltzen zinen / hamaikak arte bailean. Uztaila betean. Gerla bete-betean jaio zen. 6. Neurria, edukiera edo denbora adierazten duten izenekin, baten baliokidea. Arra beteko uretan ito. Ordu bete iraun zuen jaialdiak. 7. Bi izenen artean, lehena bigarrenean aipatzen denaz beterik dagoela adierazten duen hitza. Gurdia bete belar. • BETE-BETEAN. 1. Osorik, erabat. Bete-betean sinetsi. 2. Erdi-erdian. Begian bete-betean jo zuen. || -EN BETE IZAN. -en berdintsua izan. Bata bestearen bete dira.



Atzera