biki

iz. eta izond. 1. Erditze berean jaiotzen den bi indibiduoetako bakoitza. 2. (hed.) Bikoitza, bi elementu berdinez osatua. Izar bikiak badira zeruan. • biki biobular, dizigotiko edo bibitelino. (pl.) Bi obuluren aldibereko edo ia aldibereko ernalketaz gero sortutakoak. Haurdunaldi desberdinetan jaiotako indibiduoen arteko antzekotasun bera dute elkarren artean. Gezurrezko bikiak ere esaten zaie. || biki monobular, monozigotiko edo unibitelino. (pl.) Obulu beretik garatutakoak. Ernaldutakoan, obulua bitan banatzen da, eta sortzen diren indibiduoak genetikoki elkarren berdinak dira guztiz. Egiazko bikiak ere esaten zaie. || biki siamdar. (pl.) Gorputzaren atalen bat elkarri loturik dutela jaiotzen direnak. || muskulu biki. (pl.) ANAT. Bernaren atzealdean kokatuta dauden bi muskuluetako bakoitza.



Atzera