biolin

1. iz. MUS. Lau hariko musika-instrumentua, ezkerreko eskuaz heldu eta besaburuan bermatuta hariak arkuaz igurtziz jotzen dena. 2. Zerbait ukatu edo ezestean erabiltzen den oihu-hitza. Zure partea emango didazu? -Bai, biolina!
Biolina da arkuz jotzen diren instrumentuen artean txikiena. Erresonantzi kaxa zurezkoa da, obalatua, erdialdean estuagoa eta goiko aldean S formako bi irekigune dituena. Giderraren muturrean dituen lau larakoetan biltzen dira lau hariak eta bertan gehiago ala gutxiago teinkatuko dira afinazioaren arabera. Musikariak ezkerreko behatzez zanpatuko ditu hariak giderraren gainean eta eskuinez arkuari eragiten zaio hariak igurtziz. Harien bibrazioa ariman zehar erresonantzi kaxara hedatzen da. Biolinak Italiako Cremona hirian du jatorria eta bertakoak dira biolingile edo luthierrik ospetsuenak, Stradivarius, Amati eta Guarneri biolin preziatuen luthier-familiak, adibidez.




Atzera