bota (ad.)
du ad. 1. Jaurti. Bekaturik ez duenak bota diezaiola lehenengo harria. 2. Egotzi, bidali. Etxetik bota zuen. 3. Eraitsi, lurrerarazi; hil. Etxea bota. Tiroz bota dut. 4. Goraka egin, oka egin. 5. Ahoz esan edo kantatu. Solezismo eta barbarismo galantak botatzen zituen. Bertsoak bota. 6. (Ipar.) Pilota-jokoan, sakea egin. Pilota punpatuz, badoa gure gizona oldarrean lauzara, botatzera. • ERRUA BOTA. Errua egotzi, leporatu. || (KIMUAK, LOREAK,...) BOTA. Landare batek kimuak, loreak, etab. berritu, sortu. || UMEA BOTA. Umea galdu, abortatu.
Atzera