burutu (ad.)
1. du ad. Amaitu, buru eman; gauzatu. Etxeko eginbeharrak burutu ondoren, etxetik irten zen. Aspaldiko egunetan egin nuen asmo hori eta orain dut burutu. 2. da ad. Buruxkak eman (zekaleek eta beste zenbait landarek). Garia burutu eta gero euri zirina bada, galduak gara, gorrinak joko digu labore guztia. 3. du ad. Nahi edo behar dena lortu; jasan (ezezkoetan eta galderetan batez ere). Lanarekin burutu ezinda nabil. 4. dio ad. Garaitu, gainditu. Nork burutu zuri jokoan?
Atzera