dermaptero

iz. eta izond. ZOOL. Pterigotoen subklaseko zenbait intsektuz esaten da. Metamorfosi ez-osoa dute, aurreko hegoak labur eta larrukarak dira eta atzekoak minzkarak. Atzealdean defentsarako, ehizarako, etab.etarako balio duten matxarda handiak dituzte. Gehienak tropikalak dira eta bere baitan ipurtsardeak hartzen dituen Dermaptera ordena osatzen dute.



Atzera