ekinoideo

iz. eta izond. ZOOL. Ekinodermatuen filumeko zenbait ornogabez esaten da. Gorputza oboidea edo erdiesferikoa eta besorik gabea da. Plaka eskeletikoak arantza mugikor bilakatu dira, ahoa erdialdean edo alboan egon daiteke eta behealdean betiere. Bere baitan itsas trikuak hartzen dituen Equinoidea klasea osatzen dute.



Atzera