eltxo

iz. 1. ZOOL. Dipteroen ordenako zenbait intsektu txikiz esaten da. Arrak landareen zukuz elikatzen dira eta emeak animaliak ziztatu ondoren zurgatzen duten odolaz. Hau dela eta, emeak gaixotasun askoren eroale dira. Larbak akuatikoak dira eta planktonaz elikatzen dira. Nematocera deritzon subordena osatzen dute. 2. KIR. Kirol batzuetako pisu-kategoria -boxeoan, W.B.C. erakundearen profesionalen mailako sailkapenean 48,988 kg artekoa (108 libra), lasto- eta euli-pisuaren arteko kategoria-.



Atzera