emankortasun

iz. Emankorra denaren nolakotasuna. Lurraren emankortasunari begiraturik.
Lurraren emankortasuna baldintza jakinen araberakoa da; egitura fisiko, konposizio kimiko eta lurreko mikroorganismoen aktibitate biologikoaren araberakoa. Beraz, errendimenduan eragina duten faktoreen gain dago eta funtzio konplexua da, aldaketa askoren mendekoa delako, bai berez etortzen diren landareak hazteko eta baita ereindakoak hazteko ere. Nekazariaren lanarekin uzta emateko lur baten ahalmena adierazten duen emankortasunaren ezaugarria etekina da. Hori hobetzeko, lurraren konposizio kimikoa aberastu, aldian aldiko ongarriz hornitu eta tokian tokiko baldintzei dagozkien landaketak egin behar dira.




Atzera