erantzun (ad.)
du ad. 1. Galdera, proposamen, oihu, zeinu bat, etab. egiten duenari, dagozkion hitzak edo ekintzak zuzendu. Galdetu nion baina ez zidan erantzun. 2. Norberaren edo norberaren ardurapekoen ekintzen berri eman, arrazoiak azaldu eta sortutako ondorioei aurre egin. Egin dituzun bidegabekeriei erantzun egin beharko diezu. 3. Inork esandakoaren kontrako argudioak adierazi. Esan duzun guztiari erantzun egin nahi nioke. 4. (hed.) Erreakzioa izan. Gaixoak tratamenduari erantzun. 5. (zah.) Entzunarazi. Ebanjelioa erantzun. 6. (Ipar.) Erantzuki egin.
Atzera