errodofito

iz. eta izond. BOT. Eskuarki itsastarrak eta gorriak diren zenbait algaz esaten da. Gehienak zelulanitzak dira baina zelulabakarrak ere badaude, eta ugalketa sexuala zein asexuala dituzte. Argitasun txikira moldatuta daude eta sakonera handiko uretan bizi dira. Batzuetan jateko eta bestetan agar-agarra ateratzeko erabiltzen dira eta Rhodophyta dibisioa osatzen dute.



Atzera