etorri (ad.)
da ad. 1. Hitz egiten duenaren tokira joan. Aitarekin dator. Bi emakume etorri zitzaizkion ikustera. 2. Iritsi, heldu. Etorri da gauzak aldatzeko garaia. Gaua etorri artean. 3. Norbaiten iritzi, bizimodu edo ohitura onartu eta hartara egokitu (objektua -ra kasu-atzizkiaz). Zuen kontu arinetara ni etorri? 4. Karta-jokoetan, palo edo kolore jakin batek agindu (izena -tik kasu-atzizkiaz). Zertatik dator ? Ezpatatik dator, ez urretik. • BAT ETORRI. Iritzi berekoa izan. || BURURA (edo GOGORA) ETORRI. Bururatu, gogoratu.
Atzera