faila

iz. GEOL. Geruza geologikoen haustura, banatutako blokeen mugimendu erlatibo horizontal edo bertikala dakarrena. • faila alderantzikatu. Blokeak elkarrengana hurbiltzea dakarrena (konpresio-faila ere esaten zaio). || faila normal. Blokeak elkarrengandik urruntzea dakarrena. || transformazio-faila. Litosferako bi plaka elkarrekiko higitzen direnean sortzen dena. Dortsal eta fosetan ez bezala, ez da ozeano-zorurik sortzen ez desagertzen, hau da, ez dago bloke altxaturik ez eta bloke hondoraturik ere.



Atzera