geruza

iz. 1. Gainazal bat estaliz, babesteko edo apaintzeko, zabaltzen den substantzi zatia. Aluminiozko geruza batek estalia. 2. Elkarren gainean, azpikoa estaliz, uniformeki ezarririk dauden eta osotasun bat eratzen duten materiazko maila berezietako bakoitza. Geruza askotako pastela. Atmosferaren geruzak. 3. ANAT. Erretina, larruazala, etab. eratzen duten zatietako bakoitza (adib., epidermisa eratzen duten geruza pikorduna, gardena, mukosoa, korneoa, etab.). 4. GEOL. Arroka sedimentarioz osatutako masa, litologi eta paleontologi ikuspuntutik homogeneoa eta beste masetatik gainazal paraleloz banandua. 5. KIM. Zenbaki kuantiko nagusi bera ezaugarri duten atomo-egoera elektronikoen multzoa.



Atzera