falange
iz. 1. Antzinako Grezian, etsaiaren erasoaldirik gogorrenei aurre egiteko eratzen zen borroka-formazioa. 2. Erakunde politiko paramilitarra, joera faxista izan ohi duena. 3. ANAT. Esku edo oinetako hatzetako hezurretako bakoitza; bereziki lehenengoa, metakarpo edo metatartsoaren ondoren dagoena (medialari eta distalari kontrajarria). 4. ZOOL. Intsektuetan, tartsoko segmentua. • ANAT. bigarren falange edo falange medial. Lehenengo falangearen eta hirugarren edo distalaren artean dagoena (erpuruak ez du hezur hau). || hirugarren falange edo falange distal. Azken falangea, hatz-muturrean dagoena.
Atzera