fonologia

iz. HIZKL. Hizkuntz hotsak, alderdi materialetik aztertu beharrean, hizkuntz bidezko komunikazio-sisteman betetzen dituzten funtzioen ikuspuntutik aztertzen dituen hizkuntzalaritzaren atala.
Fonologiak, fonetikak bezala, hizkuntzetako hotsak aztertzen ditu, baina desberdina da bi diziplinen ikuspegia. Fonetikak hotsak nola ahoskatzen diren aztertzen du; fonologiaren zeregina, berriz, esanahi-aldaketak sortzen dituzten aldaketa fonikoak aztertzea da. Unitate fonologikoa fonema da eta unitate fonetikoa hotsa Hizkuntza, fonologiaren ikuspegitik, erabat mugatutako fonema-kopuruak osatutako sistema da. Beste fonemetatik argi eta garbi banantzen duten ezaugarri bereizgarri jakin batzuk ditu fonema bakoitzak eta ezaugarri bat edo beste bat agertzeak esanahi-aldaketa sor dezake. Horregatik, zenbaitentzat ezaugarri bereizgarri hauek dira fonologiaren unitaterik txikienak, eta ez fonemak.




Atzera