franko (izond.)
1. izond. Librea, exentzioa duena edo zergarik gabea. 2. Ik. libera (1). 3. iz. Suitza, Belgika, Luxemburg eta Afrikako zenbait estatutako moneta-unitate nagusia (Liechtensteinen franko suitzarra da moneta-unitate nagusia). 4. iz. eta izond. HIST. Erdi Aroan Europatik, batez ere Frantziatik, etorririk Nafarroako Erresuman kokatu ziren atzerritarrei eman zitzaien izena. • CFA franko. Afrikar Finantza-Elkarteko estatuen moneta-unitatea. || portu franko edo zona franko. EKON. Atzerriko salgaiak aduana-zergak aplikatu gabe, arantzelik ordaindu gabe, sartzen diren portu edo muga ondoko eskualdea.
Atzera