haizatu
1. du ad. Zerbait haizetara bota, haizearen eraginpean jarri; bereziki garia eta antzeko laboreak haizetara bota, lastoa eta alea bereizteko. 2. du ad. Egurastu. 3. du ad. Airean dagoena, haizearen eraginez trinkotasuna galduz joan desagertu arte. Kea bezala haizatua. 4. du ad. (hed.) Desagertu, galdu. Hire liburuaren urrin ona ez duk haizatuko mila urtetan. 5. da/du ad. Haizez edo airez puztu. Haize bigunak oihala haizatzen duela. Basoan jandako belarrak haizatu zizkion, nonbait, hesteak astoari. 6. da/du ad. (hed.) Harrotu, hantustez bete. Munduak haizatu zuen, bere bihotzean esateraino: "Nire aitalehenak baino gehiago dakit". 7. du ad. Uxatu, aienatu. Etxetik zakur amorratua bailitzan haizatu zuten. 8. du ad. Ahaikatu, zirikatu. Txakurra behin eta berriro haizatuz.
Atzera